- https://www.kulturaz.eus/agenda/soinu-loturak-jaialdia
- SOINU LOTURAK JAIALDIA
- 2026-10-31T13:00:00+01:00
- 2026-10-31T23:59:59+01:00
- SOINU LOTURAK JAIALDIA
SOINU LOTURAK JAIALDIA
2025ean abiatutako ekimenari jarraipena emanez, badator Soinu Loturak Jaialdiaren bigarren edizioa, Azpeitiko Metal Boskoteak eta Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioak elkarlanean antolatuta.
Jaialdiaren helburua maila eta adin desberdinetako haize-instrumentuetako ikasle gazteak elkartzea eta emanaldi bateratu bat prestatzea da. Kontserbatorioko eta hainbat musika-eskolatako ikasleek elkarrekin entseatu, musika partekatu eta beste musikari batzuk ezagutzeko aukera izango dute.
Topaketa honen bidez, musikarien komunitatea sendotu, musika-eskolen eta kontserbatorioaren arteko zubiak eraiki eta etorkizuneko musikarien arteko harreman berriak sustatu nahi ditugu.
Aurten, egutegi-konpromisoak direla eta, jarduera nagusia urriaren 31n, larunbatez, goizean egingo da Azpeitian.
EGITARAUA
08:45 — Harrera eta taldeen banaketa
Azpeitiko Udal Musika Bandaren egoitzan.
09:00 — Beroketa-saioa
Talde bakoitza dagokion gelara bideratuko da.
09:45 — Lehen entsegua, taldeka
11:00 — Hamaiketakoa
Soreasu Antzokiko sarreran.
11:20 — Bigarren entsegua
Soreasu Antzokiko agertoki nagusian.
12:30 — Atsedenaldia
13:00 — Kontzertua
Soreasu Antzokian.
14:30 — Bazkaria
Sanagustin Kulturgunean. Bazkaria aukerakoa izango da.
IZEN-EMATEA
Izen-ematea (Urriak 23 aurretik): https://labur.eus/SL_2026
-
Bazkaririk gabe: 10 €
-
Bazkaria barne: 30 €
Animatu eta parte hartu Soinu Loturak Jaialdiaren bigarren edizioan!

Sarrerak