Azpeitia, E-20730

SORGINORRATZAK | BIDEOKLIPAK

2026-11-18 18:30:00+01:00
2026-11-18 18:30:00+01:00
2026-11-18 18:30:00+01:00
TAILERRA
DINAMOA SORMEN GUNEA
Sarrerak
SORGINORRATZAK | BIDEOKLIPAK

Sorginorratzak kultur sormen laborategiaren baitan, ‘Bideoklipa’ izeneko tailerra antolatu dugu datozen asteetarako. Ariane Aldalur dantzari azkoitiarrak gidatuko du hilabeteko ikastaroa, eta parte-hartzaileek gorputza askatzeko, konfiantza irabazteko eta sormena lantzeko aukera izango dute, azken emaitza gisa bideoklip bat grabatuz.

Saioak azaroaren 18an, 25ean, abenduaren 2an eta 9an izango dira, 10-12 urte bitarteko gaztetxoen (LH 5eko eta LH 6ko ikasleak) izen-ematea zabalik dago. Lau egunen prezioa 20€koa izango da.

SORGINORRATZAK | BIDEOKLIPAK