- https://www.kulturaz.eus/agenda/sorginorratzak-kontakizunak
- SORGINORRATZAK | KONTAKIZUNAK
- 2026-10-21T18:30:00+02:00
- 2026-10-21T23:59:59+02:00
- SORGINORRATZAK | KONTAKIZUNAK
Azpeitia,
E-20730
SORGINORRATZAK | KONTAKIZUNAK
2026-10-21 18:30:00+02:00
2026-10-21 18:30:00+02:00
2026-10-21 18:30:00+02:00
Sorginorratzak ekimenaren barruan iaz izan genuen argazkilaritza tailerrak, izaera berria hartuko du aurten; irudiaz gain hitza lantzeko aukera izango dute gaztetxoek. Egoitz Arruti argazkilari azpeitiarraren eskutik, irudiei hitza jarri, hitzei irudia eta hauekin kontakizun edo istorio bat sortuko dute. Irudiek hitz egingo dute, bakoitzaren interpretaziotik, gaztetxoen begietatik. Hausnarketarako, praktikarako eta sormenerako parada izango da, irudiz jantzitako istorioak kontatzeko abagunea.
10-12 urte bitarteko haurrek osatuko dute taldea, eta asteazkenero elkartuko dira 18:30etatik 19:30etara Dinamoa sormen gunean. Saioak urriaren 21ean, 28an eta azaroaren 4ean eta 11n izango dira, eta lau egunen prezioa 20€koa izango da.

Sarrerak