Azpeitia, E-20730

SORKUNTZA BEKAK 2025 | AZALPEN SAIOAK

2025-03-27 15:30:00+01:00
2025-03-27 15:30:00+01:00
2025-03-27 15:30:00+01:00
AZALPEN SAIOA
DINAMOA SORMEN GUNEA
SORKUNTZA BEKAK 2025 | AZALPEN SAIOAK

Saio hauetan sortzaileek proiektua aurkezteko, irizpideak ezagutzeko eta bekaren inguruan dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute. 

Martxoaren 27an bi azalpen saio eskainiko dira, bata aurrez aurrekoa, eta bestea, online. Hauek izango dira hitzorduak:

- Aurrez aurreko saioa
      - Ordua: 15:30ean
      - Lekua: Dinamoa sormen gunea

- Online
      - Ordua: 17:00etan

Saioetan parte hartzeko bete ondorengo galdetegia.

Esaidazu: non bilatzen duzu babesa munduak izua eragiten duenean? Izaten duzu tentaziorik inoiz, gela batean sartu eta han zeure mundua sortzekoa? Zeure mundua, bere egitura soinu kolore usain testura hitzekin. Beste mundu bat, honen baitan egonagatik honen aldean diferentea; beste mundu bat, honen aldean diferentea. Ez bunker bat, ezpada mundu hobe baten hazia, askea, irekia. Ikuskera eta ulerkera berri baterako ate eta leihoz betea. Esaidazu: mundu honek izua eragiten duenean, eramango nauzu zure mundura? Erakutsiko dizkidazu zure munduaren formak? Utziko didazu zure alegiazko mundu errealean babesa hartzen, une batez bada ere?