Azpeitia, E-20730

SOROTAN BELE GOGOAN (Azpeitiko Banda & Gorka Sarriegi & Urbil Artola)

Azpeitiko Musika Bandak gogora ekarriko ditu Sorotan Bele talde mitikoaren kantak taldeko 2 partaidekin batera, Gorka Sarriegi eta Urbil Artolarekin.

2023-03-19 18:00:00+01:00
2023-03-19 18:00:00+01:00
2023-03-19 18:00:00+01:00
KONTZERTUA
Soreasu Antzokia
Sarrerak | Kultur bonoa
SOROTAN BELE GOGOAN (Azpeitiko Banda & Gorka Sarriegi & Urbil Artola)

SOROTAN BELE GOGOAN
(Gorka Sarriegi - Urbil Artola - Azpeitiko Udal Musika Banda)

Sorotan Bele Gogoan musika ikuskizunak gorazarre egin nahi dio 1990eko hamarkadan Euskal Herriak izan zuen folk-pop talderik gogoangarrienetakoari, Sorotan Bele taldeari, alegia. Sorotan Bele (Hondarribia, 1990 - 1996) taldeak hiru disko entzutetsu argitaratu zituen eta kantu asko ereserki bilakatu ziren, kaleak eta jendeak arrapaladan bihurtu zituen single. Nahiz eta taldea desagertu, kantu asko geratu dira, betiko, euskal musika eta kulturaren despentsan. Nork ez zituen abestu 1990eko hamarkadan Mikel Errazkin musikariak (1974 -2003) Sorotan Bele taldekoekin sortutako abesti itsaskorrak? Adibidez, “Arratsalde honetan”, “Mariñelaren zai”, “Zortzi orduko ekaitza”, “Sing-sing-ati-ko folk & rolla”, “Argiaren hiria”, “Atalaia”, “Mundu hegian” eta abar luze bat. Irlandako doinuak popa eta rockarekin nahasirik zetozen, eta hori izan zen Sorotan Bele taldearen musika ezaugarri nagusiena letra alaiekin batera. Kantu haiek ekarri nahi ditugu berriro baina euskarri berri batean. Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak batuko ditu jatorrizko taldeko bi musikari (Gorka Sarriegi abeslaria eta Urbil Artola gitarra jotzailea) Herrietako Musika Bandekin. Xabi Zabala zuzendariak egin ditu herrietako musika bandentzat egokitutako partiturak. Beraz, Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak luzatu nahi dio proposamena Herri Bandei jo ditzaten herrian bertan Sorotan Bele taldearen kantuak. Hainbat eta hainbat herri bisitatu nahi ditu Sorotan Bele Gogoan ekimenak. Zuen esku dago bat egitea proposamenarekin eta herriari eskaintzea Sorotan Bele taldearen kanturik gogoangarrienetakoak ikuskizun berezi eta koloretsuan. Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak kantu haiek utzitako ondarea transmititzea da xede nagusiena, eta herria ikustea kantu haiek abesten denok elkarrekin. Aukera aprobetxatzekoa dela uste dugu Sorotan Bele Gogoan martxan jarri nahi dugunok. 2020an 30 urte beteko dira Sorotan Bele taldea entseguekin hasi zenetik, orain kantu haiekin gozatzeko beste parada bat izango dugu Sorotan Bele Gogoan ekimenarekin.

Goraintziak

Gorka Sarriegi (abeslaria)
Urbil Artola (gitarra-jotzailea)
Xabi Zabala (musika zuzendaria)
Baga-Biga Musika Ideak (ekoizpen exekutiboa)

SOROTAN BELE GOGOAN (Azpeitiko Banda & Gorka Sarriegi & Urbil Artola)