• The Ex + Jupiter Jon
  • 2016-10-14T23:00:00+02:00
  • 2016-10-14T23:59:59+02:00
  • Ibilbide luze eta oparoa duen Holandako The Ex taldeak kontzertua emango du. 1979an jaio zen punk talde gisa baina, jazza, Afrikako musiken eraginak edo inprobisazioa ere jorratu dituzte, maisuki gainera. Euskal Herriko Jupiter Jon talde bikainak lagunduko die oholtzan.
  • The Ex + Jupiter Jon
Azpeitia, E-20730

The Ex + Jupiter Jon

Ibilbide luze eta oparoa duen Holandako The Ex taldeak kontzertua emango du. 1979an jaio zen punk talde gisa baina, jazza, Afrikako musiken eraginak edo inprobisazioa ere jorratu dituzte, maisuki gainera. Euskal Herriko Jupiter Jon talde bikainak lagunduko die oholtzan.

2016-10-14 23:00:00+02:00
2016-10-14 23:00:00+02:00
2016-10-14 23:00:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
The Ex + Jupiter Jon

JUPITER JON

Jupiter Jonen proposamena Rhythm and blues (Screamin’ Jay Hawkins eta Eddie Kirk), post-punk (Y Pants eta Blurt), reggae (Junior Murvin), folk (Indioen guda-kantuak) edo landa-grabazioak (hegaztien txioak)... bigarren lan honetan, Eta metaforak greba egin zeben…., heterogeneotasun aberats hori nabarmendu egin da. Kantuak hazi egin dira: ahots landuagoak, konponketak (sintetizadorea, harmonika, txistuak, kongak…), ñabardurak (gitarra-jolasak) eta sendotasuna (baxuaren ezinbesteko presentzia erraldoia).

“Pleistozenoko astelehenak” urrun hartako haitzak eta errekak atzean utzi dituzte, eta sareen sareak agintzen duen sasoi honetan, etxeko bildumen aspaldiko xarma anitzarekin busti dute grabazio berria. Ohitura zaharren bidez, haien nortasunean sakonduz.