Azpeitia, E-20730

The Wizards + The Hammer Killers

Heavy metal gaua izango dugu otsailaren 16an Sanagustin kulturgunean.

2019-02-16 23:00:00+01:00
2019-02-16 23:00:00+01:00
2019-02-16 23:00:00+01:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea,
Sarrerak
The Wizards + The Hammer Killers

Estatu mailako 2018ko heavy metal disko onena izendatu dute The Wizards taldearen 'Rise of serpent', eta ez da gutxiagorako. Bilbotarrek 70ko hamarkadako proto heavy metal gordina jorratzen dute. Doinu bakoitzean nabari zaie heavy metalari dioten maitasuna, eta zuzeneko indartsu eta bizi-bizietara eramaten dute diskoko segundu bakoitzean transmititu duten pasioa.

 

The Wizards bilbotarrekin batera The Hammer Killers bermeotarrak izango ditugu Sanagustingo oholtzan. 'Motorhead' taldearen pasuak jarraituz dabil hirukotea, eta Lemmy bera ikusiko dugu zenbait momentutan oholtzan.