Azpeitia, E-20730

Txarriboda

HIKA TEATROA

2018-11-03 21:30:00+01:00
2018-11-03 21:30:00+01:00
2018-11-03 21:30:00+01:00
ANTZERKIA
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Txarriboda

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. –“Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!” Hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Baina ezuste hau beste askoren hasiera besterik ez da izango eta ezkontza behar zuenak, Txarriboda izaten amaituko du.

 

FITXA ARTISTIKOA:

• Egilea: aktoreen inprobisazioetatik abiatuta Agurtzane Intxaurragak idatzitako testua.

• Kolaborazioa: Kepa Errasti

• Kantuen letrak: Onintza Enbeita

• Kantuak: Antxon Valverderen “Maitasunaz hil” kantuaren melodia; Anariren “Naufragoak”; Afu taldearen “Oxígeno” eta “Cumbia” kantuen melodia; Afu taldearen “Banoa”; Imanolen “Izarapean” kantuaren melodia. “Anteron” eta “Jon Zaharra” kantu herrikoien melodia.

• Antzezle taldea: - Sandra Fdez. Agirre: Mirari emaztegaia eta Mertxera. - Patxi González: Patxi aita eta aitabitxia, Paco eta Tía Brijida. - Iñigo Aranbarri: Imanol senargaia eta Iña. - Kepa Errasti: Txusa ama-ordea eta Mila. - Juanjo Otero: Gari zerbitzaria, Manizaleseko lehengusuak eta Flores sargentua. - Iñaki Maruri: Koldobika pianisti, Mati Plast, Tia Gallega, Tio Sebastian eta langilea.

• Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga

• Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola

• Argiak: Xabier Lozano

• Jantziak: Oihana Legorburu

• Eszenografia: Xabier Mujika.

• Musika arregloak: Iñaki Maruri

• Musika baseak: Iñaki Dieguez

• “Cumbia” koreografia: Jenni Perlaza

• Diseinu grafikoa: Santos Bregaña (Atelier Laia)

• Kartelaren argazkiak: López de Zubiria

• Promozio argazkiak: Egoitz Bengoetxea “Otxabi”

• Promozioko bideoak: Acrónica producciones

• Eszenografia errealizazioa: Eskenitek

• Talde teknikoa: Eraginstac

• Ekoizpen exekutiboa: Xabier Mujika, Hika