- https://www.kulturaz.eus/agenda/txisteratik-egun-magikoa
- Txisteratik, egun magikoa
- 2017-10-07T00:00:00+02:00
- 2017-10-07T23:59:59+02:00
- Bigarren urtez, magiak eguna alaituko digu. Kalean gertuko magia, karpa magikoa eta Soreasu Antzokian gala nagusia izango ditugu. Laister informazio osatuagoa.
- Txisteratik, egun magikoa
Txisteratik, egun magikoa
Bigarren urtez, magiak eguna alaituko digu. Kalean gertuko magia, karpa magikoa eta Soreasu Antzokian gala nagusia izango ditugu. Laister informazio osatuagoa.

Goizean magia gertutik ikusteko aukera izango dugu. Imanol Ituiño, Armando eta Jagomago ibiliko dira Alde Zaharrean magia begien aurrean egiten. 12:30etik aurrera, eguerdia alaitzeko. Eta 13:00etan, karpa magikoaren lehen saioa izango dugu. Aurtengo karpan, 100 ikus-entzule sartzen diren karpan, aitzinako erara eginiko magi ikuskizunaz gozatuko dute Civi-Civiac magoarekin. Pikareska eta engainua ardatz izango dituen 45 minutuko ikuskizuna da, zirko ibiltari eta ferietako barraken antza hartuko duena. Arratsaldean, beste bi aukera izango dira ikusteko, 16:30ean eta 17:30ean. Perez Arregi plazan kokatuko dugu karpa magikoa. Sarrerak Sanagustin kulturgunean eta karpan bertan.
Eta amaitzeko, magiaren ikuskizunik handienarekin amaituko dugu. Soreasu Antzokian, gala nagusia izango dugu ondorengo mago hauekin: Imanol Ituiño aurkezle lanetan, eta Tuttilifamili, Amadeo, Armando, eta Civi_Civiac fakirra. Parte hartuko duten mago guztiak sarituak izan dira. Saiakera egin dugu alde horretatik, ikuskizuna aberasteko.
- Tuttilifamili: 2017an "Most original act" Blackpool European Competition
Magia orokorrean 2. Sari Nazionala 2014
Almussafes saria 2016
- Armando Magia: 2 Sari Nazionala 2008
Sant Julia 1 saria
- Civi-civiac: Fakirismo Sari Nazionala 1999
Masters of Magic Street Magician 2014
- Edama: 1 Sari Nazionala Ilusio handietan 2005
- Imanol Ituiño: 2. Sari Nazionala Areto magian 2014
1 almussafes Saria 2008