• Txisteratik Egun Magikoa
  • 2018-10-06T00:00:00+02:00
  • 2018-10-06T23:59:59+02:00
  • Magiarekin gozatzeko eguna izango da. Hirugarren urtez, kalean magoak ibiliko dira, karpa magikoa ere egongo da eta eguna borobiltzeko, artista handien eskutik, magia mota ezberdinak ikusteko aukera izango dugu Soreasu Antzokiko Gala Nagusian. Egitarauaren berri gehiago laister.
  • Txisteratik Egun Magikoa
Azpeitia, E-20730

Txisteratik Egun Magikoa

Magiarekin gozatzeko eguna izango da. Hirugarren urtez, kalean magoak ibiliko dira, karpa magikoa ere egongo da eta eguna borobiltzeko, artista handien eskutik, magia mota ezberdinak ikusteko aukera izango dugu Soreasu Antzokiko Gala Nagusian. Egitarauaren berri gehiago laister.

2018-10-06 10:00:00+02:00
2018-10-06 10:00:00+02:00
Magia
Kalean eta Soreasu Antzokian
Sarrerak
Txisteratik Egun Magikoa

SALOON KARPA MAGIKOA

Al Baker-en gaizkile banda prest dago Saloonera hurbiltzen diren erbestetar inozoak lumatzeko. Mendebalde urruneko tankera hutsean, dirua, kartak eta endalarra izango dira magia ikuskizun honen osagaiak. Sartzera ausartuko zara?
 
Saloon karpa magikoa Western filmetako saloi bat izango da. Tor eta Txoborro magoek 30 minutuko ikuskizunak eskainiko dituzte. Goizean bi saio (13:00 eta 13:30) eta arratsaldean hiru egingo dituzte (17:00, 17:30 eta 18:00). Sarrera 3€tan egongo da.

Saloon-030.jpg

GALA NAGUSIA

Nola ez, Imanol Ituiño lagun eta mago apartak aurkeztuko du aurten ere Txisteratik Gala Nagusia. Denetarik ikusteko aukera izango dugu, umorez txundituko gaituzten ikuskizunekin. 

Eta umorea aipatzen dugularik azpimarratu behar galan parte hartuko duen Los Taps bikotea. Magia komikoa egiten dute eta efektu bisualak erabiltzen dituzte jendea zur eta lur uzteko. 

Asier Kidam gasteiztarra izango dugu baita ere, eta Gonzalo Albiñana magoa. Eta nazioartean ezaguna den eta usoekin maisua den Lautaro magoak ere hartuko du parte.

Lautaro.JPG

Asier kidam.jpg

Los taps de blanco.jpg

DSCF4726 (1).JPG

Ituiño.jpg