Azpeitia, E-20730

V.KALE PINTURA LEHIAKETA

2026-05-03 09:00:00+02:00
2026-05-03 09:00:00+02:00
2026-05-03 09:00:00+02:00
LEHIAKETA
BETHARRAM ERAKUSKETA ARETOA
V.KALE PINTURA LEHIAKETA

Lehiaketaren inguruko informazioa hemen

Azpeitiko Udalak, Arte eta Diseinu eskola elkartearekin batera, V. Kale Pintura Lehiaketa antolatu dute 2026ko maiatzaren 3rako ondorengo oinarriekin:

1.- Edozeinek parte hartu ahal izango du, eta nahi beste lan aurkeztu ahal izango dira.

2.- Lanak kalean eta Azpeitiko lur eremuaren barne egin beharko dira partaide bakoitzak aukeratutako eremu edo lekuan. Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.

3.- Lanak, nahi eta nahi ez, argitaragabeak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak eta lanaren egileak izango du erantzunkizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerora gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean.

4.- Lanerako euskarriak Betharram erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9etatik 11etara bitartean. Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea. Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.

5.- Bukatutako lanak Betharram aretoan aurkeztu beharko dira 13:00etatik 13:30etara bitartean, egilearen datu hauekin batera:

- Jaiotze data, N.A.N. zenbakia eta herria. - Helbidea eta telefonoa.

6.- Sariak honako hauek izango dira:

1.saria-800€ 2.saria-500€ Herritar saria - 300 €

16 urtetik beherakoen atala. Arte materialaz osatutako saria: - Gaztetxoen saria: 12-16 urte bitarteko onenari.

- Haurren saria: 12 urte bitarteko onenari.

*Sariak ezin izango zaizkio eman egile berari bi lehiaketatan jarraian. Epaimahaiak eskubidea izango du sarietako edozein eman gabe uzteko.

V.KALE PINTURA LEHIAKETA