• Vocal Sampling
  • 2018-05-18T22:00:00+02:00
  • 2018-05-18T23:59:59+02:00
  • Sei lagunek osatutako kubatar talde ezaguna da, ahots soilez ikus-entzuleak txunditurik uzten dituena. Kanta herrikoiak eta ezagunak uztartzen dituzte. Europatik egingo duten biraren baitan pasako dira Azpeitiko Soreasu Antzokitik.
  • Vocal Sampling
Azpeitia, E-20730

Vocal Sampling

Sei lagunek osatutako kubatar talde ezaguna da, ahots soilez ikus-entzuleak txunditurik uzten dituena. Kanta herrikoiak eta ezagunak uztartzen dituzte. Europatik egingo duten biraren baitan pasako dira Azpeitiko Soreasu Antzokitik.

2018-05-18 22:00:00+02:00
2018-05-18 22:00:00+02:00
2018-05-18 22:00:00+02:00
Kontzertua
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Vocal Sampling

Itxi begiak eta entzun.

Freskoa eta erakargarria da, Kubako hondartzetako uraren moduan. Melodikoa eta erritmoa duena, palmerak mugitzen dituen haizea bezala; kubatarrak bezala. Horrelakoxea da Vocal Sampling. 

Ahotsak instrumentu bilakatu zituen taldea da; musikaren ilusionistak. Hauen kontzertura joatea magia ikuskizun batetara joatea bezalakoa da. Sinesgaitzek tranpa non egiten duten aurkitu nahi izaten dute, entzuten diren soinu guztiak ahotsetik sortzen dituztela onartu ezinik. Sortzen dutena bikaina delako. 

Kubatar kulturatik edaten dute; antzematen zaie nongoak diren. Kantu herrikoiak eta ezagunak uztartzen dituzte. Sei mago dira, originalak eta talentu handikoak.

Aho bete hortz utzi baietz.