Azpeitia, E-20730

Voltaia + Deus Ez

Katapulta Tour Gipuzkoa 2018ko zirkuituko kontzertua.

2018-06-10 19:00:00+02:00
2018-06-10 19:00:00+02:00
2018-06-10 19:00:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea,
Voltaia + Deus Ez

DEUS EZ

Gipuzkoako power trio bat gara eta euskaraz abesturiko rock alternatiboa egiten dugu. Talde hau 2016ean sortu genuen Eric (gitarra eta ahotsa), Alex (baxua) eta Koldok (bateria), hirurok talde ezberdinetan jo izan dugun musikari esperimentatuak.

2017ko udaran gure lehen diska grabatu genuen, “Deus Ez” izenekoa. Diska autoekoiztua da, 10 abestiz osaturikoa, eta bertan rock, punk edota metal estiloak aurkitu daitezke, melodia zaindu eta indartsuekin.

Diska kaleratu genuenetik Azkoitiko Matadeixe edota Durangoko Azoka bezalako lekuetan aurkezteko aukera izan dugu. Gure zuzenekoaren ezaugarri nagusiak diskaren soinuarekiko fideltasuna eta gure jarrera indartsuak dira.

Webgunea: https://deusez.bandcamp.com/releases

VOLTAIA

“Voltaia” 2014an sortu zen Zumaian. Urte horretan argitaratu zuten 1. diskoa. Hasieratik kontzertu ugari eskaini zituzten eta hainbat tokitan aurkeztu zuten.

2015eko udaran lehendabiziko bira amaitu osten “Medusa” 2. diskoa kaleratu zuten. 80 kontzertu inguru eskaini zituzten lan honekin. Jon Duran baterijoleak taldea utzi eta bere tokia Pablo Sanchezek bete zuen. Hasieratik 70eko hamarkadako rock doinuen eta stoner rock-aren eragina erakutsi dute Zumaiako taldearen kantuek.

2018ko Otsailak 16an, “Erortzen” disko berria argitaratu berri dute. Zestoako GAZTAIN ESTUDIOAK/ESTUDIOS-en grabatu dute eta Eñaut Gaztañaga Sagarzazu (Grises) arduratu da ekoizpenaz.

Taldea, Unai Eizagirre (Baxua eta ahotsa), Pablo Sanchez (Bateria) eta Ion Brakamonte (Gitarra)-k osatzen dute.

Webgunea: https://voltaia.bandcamp.com