Azpeitia, E-20730

VULK + TATXERS

Euskal eszenaren punta puntako 2 talderen kontzertua izango dugu Sanagustin kulturgunean.

2022-02-25 20:00:00+01:00
2022-02-25 20:00:00+01:00
2022-02-25 20:00:00+01:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak | Kultur bonoa
VULK + TATXERS

 

VULK

Azken aldian Euskal Herriko kontzertu aretoak bisitatu dituen edonork badaki zer den Vulk. Andoni de La Cruz, Alberto Eguiluzek, Julen Alberdik eta Jangitz Larrañagak osatzen duten laukotea oso noizean behin bakarrik agertzen den karisma ateratzen dute. Beraien kasuan: oholtza gainean, non bat-bateko energia guztia askatu dezaketen.

2018an, Vulkek bere bigarren LPa argitaratu zuen, Ground for Dogs (2018) (Elsa Records, MEYO Records), Montreal Studios eta Estudios Brazilen grabatua. Bertan, hasierako indar kontrolatuaren jarraitutasuna hauteman daiteke, orain zati erritmiko eta melodiko progresiboagoekin nahastuta; Institute, King Crimson, Television, This Heat, The Fall, edo Uranium Club bezalako influentziekin. Vulken hirugarren luzea ateratzear dago.

 

 

 

 

 

TATXERS

Iruñerrian sorturiko musika egitasmo gaztea da Tatxers. 2019an eman zituzten lehen pausoak, eta urte horretan argitaratu zuten ‘Garaipen Kutrea’, taldearen lehen maketa. 2020 urtean Kaosa Euskal Herrian disko bilduman hartu zuten parte ‘Itxoiten dugun bitartean’ kantarekin, eta 2021 honetan iritsi da ‘Hiruzpalau amets larri’ izeneko binilo lana. Musikalki punk giroetan dator banda, ahots melodia eta gitarra beroekin. Martin Ziriza (Gitarra eta ahotsa), Jon Salinas (Baxua eta ahotsa) eta Iñigo Soria (Bateria) dira Tatxers.