Azpeitia, E-20730

WIKI EGUNA | AZPEITIKO EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAK

Wikipedia entziklopedia askean Euskal Antzerki Topaketen gune bat osatuko dute, eta txoko hori osatzeko aukera izango dute herritarrek.

2022-07-13 10:00:00+02:00
2022-07-13 10:00:00+02:00
2022-07-13 10:00:00+02:00
JARDUNALDIA
Sanagustin kulturgunea
WIKI EGUNA | AZPEITIKO EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAK

Aurten 40 urte beteko dituzte Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketek, eta urtemugaren harira, elkarlanean hainbat ekitaldi ari dira prestatzen udala eta Kulturaz kooperatiba. Lehen hitzordua uztailaren 13rako, asteazkena, jarri dute Sanagustin kulturgunean; egitasmoari buruzko Wikipediako txokoa osatzeko topaketa egingo dute egun horretan.

Udazkenean izango dira aurtengo topaketak eta horien bueltako ekitaldi geienak, baina topaketek duten lau hamarkadako ibilbidearen historia jasotzen hasi dira dagoeneko. Udal Artxibategian informazio ugari dagoela azaldu dute egitasmoaren sustatzaileek, baina horrez gain, herritarrek izan dezaketen informazioa edota irudiak ere eskuratu nahi dituzte.

Zehazki, Wikipedia entziklopedia askean Euskal Antzerki Topaketen gune bat osatuko dute, eta txoko hori osatzeko aukera izango dute herritarrek. Egitasmo horri hasiera emateko saioak egingo dituzte datorren asteazkenean Sanagustinen. 10:00etan aurkeztuko dute proiektua, eta 10:30etik 13:00etara egingo dute saioa. Arratsaldean, 16:00etan hasita, goizeko saioaren laburpena egingo dute, eta lanean jarraituko dute 19:00ak bitartean. Proiektuaren bultzatzaileek gaiarekiko interesa duten herritarrak gonbidatu dituzte saioetan parte hartzera.

WIKI EGUNA | AZPEITIKO EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAK