Azpeitia, E-20730

WILLIS DRUMMOND + RO + TRINI FOX

Rock eztanda bortitza biziko da Sanagustinen punta puntako hiru talde hauen zuzenekoarekin.

2023-01-21 22:00:00+01:00
2023-01-21 22:00:00+01:00
2023-01-21 22:00:00+01:00
KONTZERTUA
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak | Kultur bonoa
WILLIS DRUMMOND + RO + TRINI FOX

Rock eztanda bortitza biziko da Sanagustinen punta puntako hiru talde hauen zuzenekoarekin. Willis Drummond talde baionarrak HALA ERE estudioko 7garren lana aurkeztuko du zuzenean. RO eta Trini Fox taldeek ere beraien lan berria aurkeztuko dute zuzenean.

Paradoxazkoa da, baina batek diska berri bat eskuetan duenean, musikari baino lehen, diskaren azalari ematen dio kasu. Diska horrentzat, zerbait berri nahi genuen, eta mandarina hori inposatu da, izen bera daraman kantaren lehen hitzetan agertzen baita. Hautu estetikoa baino haratago*, albuman zehar aipatuko diren gaiei irudia ematen die: gero ta krisi ekologiko eta soziala gehiago bizitzen dituen sistema akitu baten zentzugabekeria (stochkolmen, har eta bota, bidasoa) eta zentzugabekeri horrek sortzen dituen ezintasun eta galtze sentimenduak (western smile, makina bat) edota etengabeko galdezkatzeak (mandarina, gauzak, jostaleku ala infernu ). Horren ondorioz, denok, mundua aldatu nahi genukenok ere bai, kontraesanez betetzen gira. Diskaren tituluak kontraesan hauek laburbildu nahi ditu : HALA ERE.

.
.