• XXXV. Antzerki Topaketak: Hysteria
  • 2017-11-18T21:30:00+01:00
  • 2017-11-18T23:59:59+01:00
  • Amancay Gaztañagaren lehenengo testu originalaren aurrean aurkitzen gara. Komedia gazi-gozo honetan, “Histeria femeninoa” delako gaitz ezagunaren tratamentua behar duen emakume baten istorioa kontatzen digu.
  • XXXV. Antzerki Topaketak: Hysteria
Azpeitia, E-20730

XXXV. Antzerki Topaketak: Hysteria

Amancay Gaztañagaren lehenengo testu originalaren aurrean aurkitzen gara. Komedia gazi-gozo honetan, “Histeria femeninoa” delako gaitz ezagunaren tratamentua behar duen emakume baten istorioa kontatzen digu.

2017-11-18 21:30:00+01:00
2017-11-18 21:30:00+01:00
2017-11-18 21:30:00+01:00
Antzerkia
Soreasu Antzokia
Sarrerak
XXXV. Antzerki Topaketak: Hysteria
Zuzeneko musikak eta bost aktoreek sortutako magiaren bitartez, beste mundu batetara bidaiatuko dugu, non pertsonaia ezberdinek eta elegantziaz erabilitako baliabide teknikoek Anna O- ren gaitzaren sendabidearen bila eramango gaituzten.
 
Sendatuko ote da Anna?
 
Antzerki konpainia baten entsaioan aurkitzen gara. Konpainiako kideek desadostasunak izan dituzte soldata ezberdinak jasotzen dituztela konturatu direnean. Bertako aktore baten gogoetak ametsetako bidaia batetara eramango gaitu. Bertan ezagutuko ditugu: Bertha Papemheim pertsonaia historikoan oinarritutako Anna O, bera sendatzen saiatuko diren Mortimer eta bere ezohiko makina; Bertha, Mortimerren emazte zintzoa; etxera iritsi berri den X anderea; bere dirua sendabide bat aurkitzeko inbertituko duen kontea…
 
Fitxa artistikoa
 
• Egilea: Amancay Gaztañaga
• Zuzendaria: Amancay Gaztañaga
• Aktoreak:
Ainhoa Casina: Anna O
Mireia Galarza: Berta Mortimer
Mikel Ibarguren: Mortimer
Manolo Gaztañaga: Kontea
Olatz Aguado: X Anderea