Azpeitia, E-20730

XXXVII. EAT: Etxerik Txikiena

Euskal Antzerki Topaketen baitan egingo den antzerkia.

2019-11-03 17:00:00+01:00
2019-11-03 17:00:00+01:00
2019-11-03 17:00:00+01:00
Soreasu Antzokia
Sarrerak
XXXVII. EAT: Etxerik Txikiena

Informazio gehiago: Azpeitiko Udaleko Kultura Saila 943 15 70 68

 

YARLEKU TEATROA / “Maleta bat eta sagarrondo bat hartuta eta laster itzultzeko gogoz Bettinak bere etxetik alde egiten du, gerrak eragiten duen beldurraz eta bonben zarata hotsaz deskantsua hartzeko. Bere “etxe berria” eta bere egoera berria, baina, ez dira berak espero bezalakoak. Norma, bere antzeko egoeran dagoen neskato batek, istorio honetan zehar lagunduko dio eta elkarrekin, halabeharrez, zailtasunei aurre egiten lagunduko dien laguntasuna eraikiko dute. “

Ikuskizun honek haur errefuxiatuek haien jaioterritik alde egiterakoan bizi duten ezbaia jorratzen du, haien helmuga zein izango den ez dakitenean. Obra honek deserrotzean sakontzen du, baita momentu latzetan harreman pertsonalek daukaten garrantzian ere. Etxe bat lasaitasunez eta konfidantzaz egoteko lekua baldin bada, zein da horren unitate minimoa? Agian besarkada bat etxerik txikiena izan daiteke...