Azpeitia, E-20730

XXXVII. EAT: Noa Uy, Uy, Uy!

Euskal Antzerki Topaketen baitan egingo den antzerkia.

2019-11-03 17:00:00+01:00
2019-11-03 17:00:00+01:00
2019-11-03 17:00:00+01:00
Dinamoa
Sarrerak
XXXVII. EAT: Noa Uy, Uy, Uy!

Informazio gehiago: Azpeitiko Udaleko Kultura Saila 943 15 70 68

 

PANTHARREI / Amona Krotxet eta aitona Bonbinorekin emango du eguna gaur Noa ttikiak. Gaurkoa, ekintza libre eta bat batekoa ezagutzeko eguna izango da. Bizitza jolas naturalaren bitartez biziko dute, eta bidaia hortan, Krotxet eta Bonbino gazte sentituko dira berriz, eta Noak, baldintzagabeko maitasuna zer den ezagutuko du.

Noaren begien bitartez, mundua berraurkitu dute: bizitza opari sinestezina da, aurkikuntza zoragarria, harri- durarako aukera bikaina eta abentura amaigabea.
Bonbino eta Krotxeten irudimenak bide berriak zabalduko dizkio Noari bere tokia topatu dezan, maitasuna, konfiantza, naturaltasuna eta askatasuna ezagutuko dituen bide berriak, bizitzaren taupadak zoriontasuneko bidean dantzatuz.

Gauza gutxi dago bizitza hontan biloben musu eta besarkadak jasotzea baina gozoago. Bonbinok eta Kro- txetek goxotasun zoriontsu hori ikusleekin konpartitu nahi dute, hain maite duen Noa biloba haiekin izatea.