- https://www.kulturaz.eus/agenda/xxxvii-eat-satiro
- XXXVII. EAT: Satiro
- 2019-11-07T20:00:00+01:00
- 2019-11-07T23:59:59+01:00
- Euskal Antzerki Topaketen baitan egingo den antzerkia.
- XXXVII. EAT: Satiro
XXXVII. EAT: Satiro
Euskal Antzerki Topaketen baitan egingo den antzerkia.


Informazio gehiago: Azpeitiko Udaleko Kultura Saila 943 15 70 68
XANTI AGIRREZABALA / Satiroa: Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia. Gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena.
Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gor- putzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte.
Elizak dio gorputza erruduna da
Zientziak dio gorputza makina bat da
Iragarkiak dio gorputza negozioa da
Gorputzak dio: ni FESTA bat naiz.
(Eduardo Galeano)