Azpeitia, E-20730

XXXVII. EAT: Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?

Euskal Antzerki Topaketen baitan egingo den antzerkia.

2019-11-15 21:30:00+01:00
2019-11-15 21:30:00+01:00
2019-11-15 21:30:00+01:00
Soreasu Antzokia
Sarrerak
XXXVII. EAT: Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?

Informazio gehiago: Azpeitiko Udaleko Kultura Saila 943 15 70 68

 

PABELLON 6 GAZTE KONPAINIA / Antzezle-talde batek Ana Garcia ezagutzen du. Ana bilbotarra da, eta udak Castellóko herri batean –euskaraz, Vinaroz; valentzieraz, Vinarós– ematen zituen. Haietako batzuek Ana ezagutzen zuten; beste batzuek, Vinaroz eta beste batzuek, Ana eta Vinaroz. Ana herrian hil zen eta antzezleek zer gertatu ote zitzaion jakin nahi dute.

Ikerketa horren harian, gorputz gauzaezen kontrako indarkeriaz ari gatzaizue, hain zuzen, gorputz bitxi diren emakume, ume, trans edo beste askoren aurkakoaz. Herri eta hirietan egindako gorputz haien ehizaz ari gatzaizue.

Eta ehiza horretan, arkumeak eta otsoak daude beti, korrika egin beharra dutenak eta jazartzen dutenak, goian daudenak eta behean daudenak, agintariak eta mendekoak, badirenak eta zein gelatan dauden ere ez dakitenak. Agintzaileak eta bizirik irauten saiatzen direnak. Eta ehizak badu beste ezaugarri bat: ez dakigu non gauzatzen den, nork antolatzen duen, zer antolatzen den, nortzuek parte hartzen duten; bueno, agian, arkumeak ikusi egiten ditugu. Hilik. Arkumeek ia beti hilda amaitzen dutelako. Ehiza horrek ez du istoriorik. Zurrumurruak dira.