- https://www.kulturaz.eus/agenda/zahartzaro-feministarantz-boga-boga
- ZAHARTZARO FEMINISTARANTZ BOGA-BOGA
- 2026-03-02T19:00:00+01:00
- 2026-03-02T23:59:59+01:00
- ZAHARTZARO FEMINISTARANTZ BOGA-BOGA
ZAHARTZARO FEMINISTARANTZ BOGA-BOGA
Emakume txokoarekin elkarlanean Zahartzaro feministarantz boga-boga dokumentalaren emanaldia eta solasaldia eskainiko dira.
Gure artean, gutxitan entzuten dira adineko emakumeen ahotsak. Zahartzaroa, askotan, ikusezintasunez eta estereotipoz estalita agertzen da: bakardadea, ahultasuna edo ezintasuna irudikatzen dira sarri. Baina badira bestelakocerrealitateak ere. Zahartzaro feministarantz, Boga-Boga! dokumentalak beste irudi bat proposatzen du: bizitza osoan zehar eraikitako ahalduntze kolektiboaren eta jakintza feministaren adibidea.
30 urtetan zehar Ondarroako talde hau erreferente bihurtu da ahalduntzerako, babeserako eta saretzerako. Adineko emakumeen ekarpenari aitortza publikoa egiteko asmoz dokumental honek haien ahotsa lehen lerrora ekarri nahi du.
Boga-Bogaren ibilbideak zahartzaroa ere feminismotik bizi daitekeela erakusten duelako.
