Azpeitia, E-20730

Zinegoak

Zinegoak jaialdiko laburmentraiak eskainiko dira Sanagustin kulturgunean.

2019-03-20 21:00:00+01:00
2019-03-20 21:00:00+01:00
2019-03-20 21:00:00+01:00
Zinema
Sanagustin kulturgunea
Zinegoak

2019ko Zinegoak zinemaldian parte hartu duten honako film labur hauek eskainiko dira: 

Anders:

Sinospia: Alex nerabe problematiko eta bakartiak benetako lagun bat aurkitu du: Hendrik, arrebaren mutil-laguna. Hendrikek eta Anneliesek familia-etxetik joateko asmoa dutela iragartzen dutenean, Alexek bere kezkei aurre egin beharko die.

 

Begiratuko zeniokete?:

Sinospia:Neska tomboy eta egoskor batek gizonezkoentzat bakarrik den erlijio-erritual batean aurkituko du bere arazo guztien konponbidea.

Jainkosa:

Sinospia: Tarak erakarpen handia sentitzen du Devirengan, bere etxeko langilearengan, eta horrek familia eta gizarte tradizioak arriskuan jarriko ditu. Etxean antolatutako afari batean, gonbidatuek elkarrekin harrapatuko dituzte, eta Tarak bere benetako identitatea definitu beharko du berehala. New Delhin girotutako film labur honek gaur egun Indian lesbiana izatearen eta armairuan bizitzearen errealitatea aztertzen du.

Malik:

Sinospia: Malikek ghettoa uztea erabaki du gaur gauean bertan. Dena prest dauka, baina Walid anaia zaharra eta bere taldea bere bila hasi dira leku guztietan. Hasierako plana ihesaldi bihurtuko da.

Oasis:

Sinospia: Ofelia Oasis izeneko gayen tabernara doa bere senarraren bila. Gau horretan, atsekabeaz gain, kontsolatuko duen ezusteko lagun bat ere aurkituko du.

Ez nazazu ahaztu:

Sinospia: Irene eta Luisa, 70 urteko bi emakume, hilerrira joan dira nork bere senideak bisitatzera. Patuaren ondorioz, euren bideak elkartu egingo dira.