Azpeitia, E-20730

ZINEGOAK

2022-03-09 21:00:00+01:00
2022-03-09 21:00:00+01:00
2022-03-09 21:00:00+01:00
ZINEMA
Soreasu Antzokia
ZINEGOAK

Bilboko Gaylesbitrans 19. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia. Azpeitiko Emakume Txokoarekin elkarlanean antolaturiko ekitaldia. 

 

Gure identitatea eraikitzeko eta geure burua nahieran birpentsatzeko eta berrasmatzeko aukera ugarietan jarri nahi du fokua Zinegoak 2022k. Alegia, nor garen eta geure burua nola izendatu nahi dugun erabakitzeko askatasuna eta zilegitasuna aldarrikatzeaz ari gara, betiere begirada irekia ezarrita sexu-aniztasunaren, orotariko orientazioen, genero-identitatea eraikitzearen edo sexualitatearekin loturiko edozein elementuren gainean. Horixe bera islatzen da aurtengo edizioko irudian ere: hainbat kartelen bitartez, geure burua izendatzeko eta/edo horretarako modu berriak sortzeko aukerak ematen zaizkigu, inposatutako etiketarik gabe bizitzeko gonbidapen gisa.