- https://www.kulturaz.eus/agenda/zinegoak-3
- ZINEGOAK
- 2023-05-17T19:00:00+02:00
- 2023-05-17T23:59:59+02:00
- Zinegoak nazioarteko LGTB zine jaialdian parte hartu duten sei film labur ikusi ahal izango dira Soreasun
- ZINEGOAK
ZINEGOAK
Zinegoak nazioarteko LGTB zine jaialdian parte hartu duten sei film labur ikusi ahal izango dira Soreasun

ARNASA
Zuz: Raúl Barreras
Euskadi / 2022 / 15 min / Fik / J.B. euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz
Muino batean eserita, Inaxiok emaztearen heriotzak sortzen dion atsekabea adierazten du bertso baten bidez. Ekaitz biloba, baserrira itzultzen da aitonaren kantuak deituta, aitona bera eta honen animaliak zaintzera. Biek, inguruaren ikuspegi ezberdinekin, berriro bat egingo dute eta etorkizuneko zailtasunei aurre egingo diete elkarrekin.
PERPETUA FELICIDAD
Zuz: Isa Luengo, Sofía Esteve
Espainia / 2022 / 22 min / Fik / J.B. gaztelaniaz, azpitituluak euskeraz
Almak hamabost urte ditu, herriko abesbatzan abesten du eta bere sexualitatearekin konektatzen hasia da. Bere aita Kikek, abesbatzako zuzendariak, ahotsa galdu du laringektomia baten ondorioz. Udako jaietarako elkarrekin prestatzen duten kontzertua hurbildu ahala, aita-alaben arteko tentsioak gero eta handiagoak dira.
EZOHIKOAK
Zuz: Alejandra Bueno
Euskadi / 2022 / 10 min / Ani – Dok / J.B. euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz
Euskal Herrian hazkuntza prozesuan Euskal matriarkatuaren existentzian sinetsiz eta familia eredu oso normatiboak asimilatuz hazi ohi gara. Protagonistak ez du bere burua eredu horien barruan islatzen, eta argazkien bidez berrikuspen historiko bat egiten du gizarte hori nolakoa den ulertzeko. Historia normatibo bakarra kontatzeko balio izan duten argazki berberek bizia hartzen dute historiarik gabeko emakume historikoen, matriarkaturik gabeko emakumeen eta beste emakume batzuen historia kontatzeko.
SON
Zuz: Marta Nieto
Espainia / 2022 / 15 min / Fik / J.B. gaztelaniaz
Anak ez daki nola tratatu bere sei urteko seme Son, eta mendi ibilalditxo bat egitea erabakitzen du elkar nolabait aurkitzeko asmoz. Bidetik labirinto batean galtzen dira, non beren harremanaren nahasmena, inkontzientzia eta tentsioa berpiztuko diren, iraganeko zauriak irekiz, haiek sendatu eta aurkitzen hasteko.
DATING INTERNET STRANGERS
Zuz: Eduardo Wahrhaftig
Brasil / 2022 / 12 min / Ani- Dok / J.B. portugesez, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz
Dozenaka milioi pertsona ari dira erabiltzen hitzordu aplikazioren bat. Kontakizun honetan, zenbait erabiltzailek hitzordu on eta txarrei buruzko istorioak, eta smartphone-en aroan ligatzeari buruzko iritziak partekatzen dituzte.
IRRITS
Dir: Maider Oleaga
Euskadi / 2022 / 15 min / Fik / J.B. euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz
Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun berotsu batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura
