Azpeitia, E-20730

ZINUEMA: LUPIN III

2022-12-10 16:30:00+01:00
2022-12-10 16:30:00+01:00
2022-12-10 16:30:00+01:00
ZINEMA
SOREASU ANTZOKIA
ZINUEMA: LUPIN III

*Sarrerak takillan erosi ahal izango dira.

Zinuema, UEMAk eta Tinkok zinema aretoetan euskarazko eskaintza bermatzeko sortu duten ekimenaren baitan emango da filma.

Arsène Lupin bakan eta garaiezinaren biloba, Maurice Leblancek ‒Conan Doyleren garaikideak‒ sortutako lapur esku-zuri agurgarria, berdinik ez duen abentura batean murgilduko da, eta, arnegatutako talde bikain batekin batera, Bresson irakaslearen egunkari mitikoa aurkitzen eta lapurtzen saiatu ez ezik, bide batez, modua asmatu ere egingo du konspirazio nazi bat ezagutarazteko, poliziatik ihes egiteko eta mundua salbatzeko. Hau Takeshi Koikeren ‒Frank Millerren fan erabatekoa‒ anime bat da, Monkey Punch-ek sortutako manga zoragarri batean oinarritua. Aspaldian hasi zen guztia… Lupin III.aren lehen binetak 1967koak dira. Telebistako lehen irudiak 1972koak, baina mitoak mito dira… hala igaro daitezela mendeak.

* 7 urtetik gorakoentzat gomendatua

Ekitaldi mota: Animazioa

Hizkuntza: Japoniera euskarazko azpitituluekin

Iraupena: 95 minutu