Zuhaitz Gurrutxagaren monologoa izango dugu larunbatean Sanagustin kulturgunean

2013/03/05
'Confidencias de un futbolisto' izenburupean, jokalari garaian bizitakotik sortutako bakarrizketa saioa eskainiko du elgoibartarrak. 23:30ean hasiko da. Sarrerak salgai daude kulturgunean edota hemen . (Azpeitiko kultur bonoarekin emanaldi hau doan ikusteko aukera duzu. Urteko bonoa da eta 52€tan dago —155 euroko balioa du berez—. Hemen aurki dezakezu bonoari buruzko informazioa eta dituen beste hainbat abantailen azalpena).

Zuhaitz Gurrutxaga Realarekin aritu zen Espainiako Lehen Mailako futbol Txapelketan, laubat urtez, eta ondoren Rayo Vallecano, Real Union, Beasain... taldeetan ibili da, besteak beste. Bada futbolari garaietan bizi izandako istorioak kontatuko dizkigu umorez, "futbolari batek kontatzen ez dituenak".

Datorren zapatuan beste monologoa

Eta zapatuan zortzi, Oihan Vegaren 'Euskararen espektakulue' monologoa izango dugu. Honen berri gehiago hemen.

Erantzuna gehitu