Datozen kontzertuak: Hesian, Amparo Sanchez eta Gari
2013/03/11
Hesian taldeak hil honen 23an herriko plazan joko du, Sanagustinek eta AZTEk antolatuta. Amparo Sanchez ek —Amparanoia taldeko abeslaria zena— bere bakarkako bigarren diskoaren bira egiten ari da eta Azpeititik pasatuko da, martxoaren 30ean. Garik ere, 'Ez da amaiera' ateraberri duen diskoa aurkeztuko digu, apirilaren hasieran. Salgai daude azken bi kontzertu hauetarako sarrerak kulturgunean eta www.sanagustinkulturgunea.net -en — kultur bonoa rekin doan ikus daitezke—. Bideoan Amparo Sanchezen kanta berria: 'Alma de cantaora'
Diskoa: Zuzenean. Hemen eta orain (2013ko otsailean).
Eguna: Martxoak 23.
Ordua: 23:00etan.
Tokia: Herriko plazan.
Diskoa: Alma de cantaora (2012ko irailean).
Eguna: Martxoak 23.
Ordua: 23:00etan.
Tokia: Sanagustin kulturgunean.
Sarrera: 10€ (www.sanagustinkulturgunea.net eta kulturgunean bertan).
Diskoa: Ez da amaiera (2013ko martxoan).
Eguna: Apirilak 6.
Ordua: 23:00etan.
Tokia: Sanagustin kulturgunean.
Sarrera: 10€ (www.sanagustinkulturgunea.net eta kulturgunean bertan).