Monologo saioa eta Disko festa zapatu honetan

2013/03/14
Oihan Vega izango dugu protagonista zapatu iluntzean. Izan ere lehendabizi 'Euskararen espekatukulue' bakarrizketa saioa eskainiko digu 23:30ean hasita (5€tan dago sarrera salgai ; kultur bonoarekin doan). Ordu eta erdiko ikuskizuna emango digu irriparrerako. Eta geroago, iluntzeari jarraipena emateko, ateak zabalduko ditu kulturguneak eta Vega berak disko jartzaile lanak egingo ditu. 01:30etik aurrera izango da hori.

Izenburua: Euskararen espektakulue.
Hizlaria: Oihan Vega.
Iraupena: 01:30.
Sarrera: 5€. (Azpeitiko kultur bonoarekin emanaldi hau doan ikusteko aukera duzu. Urteko bonoa da eta 52€tan dago —155 euroko balioa du berez—. Hemen aurki dezakezu bonoari buruzko informazioa eta dituen beste hainbat abantailen azalpena).
Sinopsia: "Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara?
Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu Oihan Vegak bakarrizketa komiko dibertigarri eta ironiko honekin, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta.
Horretarako, Kepa  Errasti Euskal Telebistako gidoilari eta aktore ezagunaren laguntza izan du, film labur ‘sketch’ umoretsu sorta bat zuzendu baitu ikuskizun honetarako. Horrez gain, publikoarekiko interakzioa eta elkarrekintza etengabea da ikuskizun berri honetan. Gainera, Loramendi  Aretxabaleta) Euskara Elkartearen laguntza ere izan du proiektu honek.


Elkarlan horren emaitza izan da ‘Euskararen Espektakulue’, publikoari barrea eragiteaz gain, pentsarazi egiten dion bakarrizketa, film labur eta pasarte dibertigarreikin, baina galdera deseroso eta garratzekin ere, ikuskizun honen helburua euskararen erabileraren inguruko hausnarketa gordina egitea baita."

Erantzuna gehitu