Aste honetako agenda

2013/03/18
Aste honetako agenda
Ostiralean, Korrikaren Batzordeak antolatuta Korrikaren aldeko mus txapelketa izango dugu. Zapatuan, AZTEk eta Sanagustinek antolatuta, Hesian taldearen kontzertua, herriko plazan. Eta igandean, Itsasi Euskal Kultur Taldearen 'Arteka Marteka' dantza ikuskizuna kulturgunean.

Korrika

18. Korrikaren harira, mus txapelketa antolatu dute hilak 22, ostiralerako. 22:00etan hasiko da eta izena, egunean bertan txapelketa hasi aurretik (21:30etik aurrera), lehenagotik sanagustinen edo kom@sanagustinkulturgunea.net helbidean eman ahal izango da, eta bikoteko hamabi euro ordaindu beharko dira.

Irabazleentzat txapel, kultur-bono eta ardo botila bana izango dira. Bigarrenak, berriz, Sanagustinen afari bana irabaziko du, eta gainontzekoen artean hainbat kultur-produktu zozketatuko dira (sanagustineko ekitaldietarako sarrerak etabar).

Korrika martxoaren 20an, asteazkena, pasatuko da Azpeititik.

Hesian

Sakanako taldeak zuzeneko diskoa kaleratu berritan bisita egingo digu Azpeitira. Hemen eta orain izenarekin atera dute. Hardcorea, punkrocka, ska giroak... jotzen dituzte entzuleak dantzan jartzeko. Beraz, aukera ederra daukagu ongi pasatzeko.

Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak eta Sanagustin kulturguneak elkarrekin antolatu dute eta herriko plazan izango da, 23:00etan.

Kontzertua: Hesian.
Antolatzaileak: AZTE eta Sanagustin kulturgunea.
Eguna: Martxoak 23, zapatua.
Ordua: 23:00etan.
Lekua: Herriko plazan.

Itsasiren 'Arteka Marteka'

Itsasi Euskal Kultur Taldearen ikuskizun berria izango dugu igandean. Azpeitiko taldeak formatu txikiko dantza saioa prestatu du eta 19:00etan erakutsiko dute jendaurrean.

Dantza: Itsasi Euskal kultur Taldearen Arteka Marteka dantza ikuskizuna.
Antolatzaileak: Itsasi Euskal kultur Taldea eta Sanagustin kulturgunea.
Eguna: Martxoak 24, igandea.
Ordua: 19:00etan.
Lekua: Sanagustin kulturgunea.

Erantzuna gehitu