Itsasik 'Arteka Marteka' ikuskizun berria estreinatuko du igandean
2013/03/22

Itsasi Euskal Kultur Taldeak formatu txikian eskainiko duen ikuskizun berria da. Pauso, doinu eta dantzaz osaturiko emanaldi honetan, azken urteetan taularaturiko dantzez gain ikuskizun honetarako prestaturiko beste zenbait koreografia egingo dituzte. 19:00etan hasiko da.