Ederra Itsasiren azken lana
2013/03/25
Itsasi Euskal Kultur Taldearen lan berria ikusi genuen atzo (igandea), 'Arteka Marteka' izenekoa. Euskal kulturako kantuekin eta koreografia berriekin osatutako ikuskizuna izan zen, ordubete inguruko iraupenarekin. Xaloa eta ederra izan zen, oraintxe bizia, oraintxe xumea. 150 lagun izan ziren ikusten.