Delorean-en kontzertua Sanagustin kulturgunean

2013/04/02
Zarautzen sortutako talde arrakastatsuak disko berria kaleratuko du laister. 2010ean, 'Subiza' diskoa atera ondoren, nazioartean ibili ziren biran eta, izugarrizko laudorioak jasota, isildu egin ziren. Azken aldian haien berri gutxi izan dugu, iazko urtearen amaiera aldera 2013ko martxoan disko berria aterako zutela iragarri zuten arte. Elkarrizketa eta kontzertu bat edo beste eman dute, baina nahikoa isilik daramate gaia. Dakiguna da apirilaren 27an, Sanagustin kulturgunean izango direla, udaberriko Aitzealdenk! Zuzenean-en baitan.
Erantzuna gehitu