Kultur bonoari zukua ateratzeko aitzakiarik ez duzu behar

2013/04/08
Kultur bonoari zukua ateratzeko aitzakiarik ez duzu behar
Bada zer entzun, zer ikusi hil hauetan Sanagustinen. Eta etorriko direnak. Ateraiozu zukua kulturari, baina erabili burua. Eskuratu kultur bonoa eta ikus kontzertuak doan, umeen ikuskizunak doan, antzerkiak %50ean, dantzak %50ean, jaialdiak ere bai... 52€ren truke eros daiteke (langabetuek, ikasle edo gazte txarteldunek eta erretiratuek 39€tan). Jaso informazioa hemen edo deitu 674165684 telefonora.

Sanagustin kulturgunean, Trenaren Museoan edota udal Gazte Informazio bulegoan eskura daitezke bonoak.

Erantzuna gehitu