Deloreanen kontzerturako sarrerak salgai jarri ditugu
Zarauzko DELOREAN taldeak martxoan atera behar zuen diskoa, baina atzeratu egin zaie eta oraindik estudioetan dabiltza azken ukituak ematen. Ez galdetu gehiago, ordea, ez baitakigu. Dena oso ezkutuan daramate, baita diskoari zein izen jarriko dioten ere. Dakiguna da pare bat kontzertu solte eman dituztela Texas-en eta Madrilen eta kanta berriak aurkezteko erabili dituztela. Baina hori baino garrantzitsuagoa den beste hau ere badakigu: Primavera Sound, Sonar, BBK eta halako jaialdi erraldoietan jotzen hasi aurretik Azpeitian izango direla apirilaren 27an, eskaintzen duten musika dantzagarriarekin. Eta diskoaren sekretu batzuk ezagutuko ditugula, kanta berri batzuk behintzat joko dituztelako.
Telonero lanetan Azkoititik proposamen interesgarri bat: Urtzi Azkue & The Funk Junkers. Zuzenekoak prestatzen ari dira, udara aldean hasteko ematen. Bada, Azpeitian egingo dute lehen proba.
Kontzertuak: Urtzi Azkue & The Funk Junkers + Delorean.
Eguna: Apirilak 27, zapatua.
Ordua: 23:00.
Sarrerak: 13€ aurrez / Egunean 15€ (kultur bonoarekin doan).