Zapatuko kontzertuaren argazkiak igo ditugu Flickr-en

2013/04/29
Zapatuko kontzertuaren argazkiak igo ditugu Flickr-en
Hankak dantzan hasten ziren nahi gabe eta gorputzak jarraitu egiten zion gogoz. Eskaintza dantzagarria izan baikenuen zapatuan. Urtzi Azkue & The Funk Junkers-ekin hasita, gaua nondik joango zen iragarri ziguten eta ondo pasako genuenaren mezua zabaldu zuten musika bidez. Haien ondoren oholtzara igo zen Delorean taldeak errematea eman zion. Disko berriko kanta batzuk aurkeztu zituzten eta kontsagratutako kanta zaharrekin bertan bildutako jendetza dantza egitera behartu. Hemen zapatuko argazki batzuk: flickr.
Erantzuna gehitu