'Orreaga 778-824. La chanson de Roland' dokumentala eta Beñi Agirreren hitzaldia

2013/05/06
'Orreaga 778-824. La chanson de Roland' dokumentala eta Beñi Agirreren hitzaldia
Luis Gurrutxagak zuzendu eta Nabarralde elkarteak argitaratutako dokumentala ikusiko dugu, bihar (asteartea), Sanagustin kulturgunean. Azpeitiarron napar zuzterrak taldeak antolatu du ekitaldia eta bideoaren ondoren Beñi Agirre historialariak hitzaldia emango du.

Iazko abenduan ikusi zuen argia Nabarralde elkartearen bitartez Orreaga 778-824 dokumentalak. Luis Gurrutxagak zuzendu zuen batailaren "ikuspegi propioa" emateko helburuarekin, "orain arte izan ditugun bertsio arrotzak alboratuta", aurkezpenean esan zuenez. 19:00etan hasiko da ekitaldia dokumentalarekin eta 19:30k inguruan hitzaldia.

Erantzuna gehitu