Eñaut Elorrietak bihar aurkeztuko du diskoa Bilbon; zapatuan zortzi, zuzenean, hemen
  
    
      
        
          2013/05/15
        
      
    
  
"Zuzenekoetan diskoa bere horretan defendatzen saiatuko naiz, diskoarekiko fidela izaten".  Berria  egunkariak eginiko elkarrizketan (bideoan duzue) esandakoa da. Diskoaren zertzeladak bihar iritsiko zaizkigu Elkar-ek Bilbon duen aretotik, baina zuzenean, eta Gipuzkoan lehenbizikoz, Sanagustin kulturgunean izango dugu proiektu berri hau bertatik bartara ezagutzeko. Sarrerak eskuratzeko kulturgunean edo  hemen  dituzue, 10€tan (egunean bertan 12€tan egongo dira).
            
          
 
         
         
        