'Deserriko kantak' jendartean dugu

2013/05/17
Atzo, osteguna, aurkeztu zuen Eñaut Elorrietak diskoa, bakarka atera duen lehena. Hainbat idatzizko hedabidek jaso dute albistea gaurko aleetan. Besteak beste, "melodia klasikoak" erabili dituela, "hitzetan oinarritutako" diskoa dela eta aurrera begira gehiago egongo direla esan ditu aurkezpenean: "Bakarkako ibilbideari heltzeko asmoa dut; hau ez da izango zerbait noizean behingoa". Sarrera dezente saldu dira dagoeneko kulturgunean, hilaren 25ean emango duen kontzerturako.

Albisteak aurkezpenaz

- Berria.
- Noticias de Gipuzkoa.

Deserriko kantuen bideoak

 

Erantzuna gehitu