'Aho bizarri gabe' solasaldia izango dugu Benito Lertxundi musikariarekin

2013/05/20
Pako Aristi idazle eta kazetariak osatuko du bikotea eta bera izango da solasaldia gidatuko duena. Aristik asko ezagutzen du Lertxundi, lagunak izateaz gain, esaterako, berari buruzko liburua egina baitu, Mikel Markezekin batera. Iazko maiatzean aurkeztu zuten ' Plazer bat izan duk Benito! ' izenekoa. Eta lehendik ere elkar topatu izan dira gisa honetako ekintza batean, Durangaldeko herri komunikabideek antolatuta (bideoan adibidea).

Benito Lertxundi oriotarra izango dugu Aho bizarrik gabe solasaldiko hirugarren gonbidatua —Martxelo Otamendi eta Juan Jose Ibarretxe izan dira aurretik—. Ibilbide luze eta oparoko abeslaria dugu bera, Ez dok amairu kultur mugimenduan ibilitako partaideetako bat eta euskal kantuen zerrendan hamaika lan borobil txertatu dituen sortzailea. Gertuagotik ezagutuko dugu bihar (asteartea) eta ibibideaz gain bestelako gauzen inguruan ere jardungo du.

Jardunaren nondik norakoa zuzentzen Pako Aristi (Urrestilla, 1963) idazle, kritikari, kazetari, gidoigile eta musikaria ibiliko da. Ondo ezagutzen du Lertxundi hark.

Euskal Herriko jende ezagunekin egingo dugun solasaldi ziklo hau Azpeitiko kultura eta komunikazio arloko eragileok antolatzen dugu: Kultur Mahaia-Sanagustin, Uztarria Komunikazio Taldea, Erlo Telebista eta Urola Kostako Hitzak.

Orain arteko solasaldiak

Martxelo Otamendi (13-02-19)


Juan Jose Ibarretxe (13-03-12)

Erantzuna gehitu