Skasti eta Dirty Brothers taldeen kontzertuak izango ditugu asteburuan
2013/06/28
Lagun Onak Futbol taldeak egun berezia izango du biharkoa. Iaz hasitako ekimenari jarraituz, II. Lagun Onak Eguna ospatuko dute eta, jakina, herritarrekin egin nahi. Horretarako egun guztiko egitarau polita osatu dute eta, tartean, Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernariei esker bi talde hauen kontzertuak. Plazan izango dira, 23:00etan.
Hemen egitaraua osorik:
09:00etan futbol partidak, Garmendipeko zelaian.
10:00etan txupinazoa, Garmendipeko zelaian.
11:00etan haur parkea, Olazko Andre Mariaren plazan.
11:30ean futbol partidak Garmendipen.
11:30ean sinadura eta argazkiak Realeko jokalariekin.
12:15ean bertso penalti apustua.
12:30ean beteranoen futbol partida.
13:00etan omenaldia.
14:00etan kalejira Akodas Bozine taldearekin.
15:00etan herri bazkaria.
16:30ean sari-banaketa.
18:00etan kalejira Akodas Bozine taldearekin.
23:00etan Skasti eta Dirty Brothers taldeen kontzertuak.