Ahari-jokoak dantza bihurtuta

2013/07/11
Ahari-jokoak dantza bihurtuta
Euskal Herriko herri-kirol batean inspiratuta dagoen lana aurkeztu digute igande honetan Organik Dantza Taldekoek: ahari-jokoan. Bi aharien arteko borroka abiapuntu hartuta, bi ahariak aurrez aurre jarri, indarra hartzeko atzera egin, burua makurtu, adarrak tente jarri eta borroka nola egiten duten ikusita, zaletasun honek sortzen duen dibertsioaren inguruan hausnartzea proposatzen da.

 

Azpeitia Dantzan ekimenaren baitako ekitaldia izango da, Azpeitiko Udalak eta Sanagustin kulturguneak elkarlanean antolatuta. Plaza Nagusian, lurraren arrasean egingo dute, 19:30ean hasita.

Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge.
Dantzari / aktoreak: Eneko Balerdi eta Pilar Andres.
Musika: Marc Cano.
Jantziak: Organik eta Mayda Zabala.   

Zapatuan, Sahatsa

Azpeitia Dantzanen barruan egingo den beste ekitaldia Sahatsa Dantza Taldearena izango da. Zapatu honetan, 22:00etan, Soreasu Antzokian.
 

Erantzuna gehitu