'Ahariak / Carneros' dantza garaikidean indarra
2013/07/15

Atzo, Azpeitiko udalak eta Sanagustin kulturguneak antolatutako Azpeitia dantzan egitarauaren barruan, Eneko Balerdi eta Pilar Andres dantzariek eskaini zuten 20 minutuko ikuskizuna. Erritmo eta indar handiko saioa egin zuten. Ahari-jokoen interpretazioa dantzara eramana izan zen ikusi genuena. Aharien mugimenduak eta bizipenak. Hemen Uztarriak jarri dituen bideo zati eta argazkiak ikus ditzakezue.