Arkada social eta Old Bridge zapatuan
2013/07/19
AZTEk eta Sanagustin kulturguneak antolatuta, musika gogorra entzuteko aukera izango dugu bihar. Disko berria prestatzen ari den Arrasateko taldearen punk-rock eta Azpeitiko talde gaztearen Punk-oi! estiloak parez pare. 23:30an hasiko dira kontzertuak eta herriko taldea izango da lehena taula gainera igotzen.