Sanagustin kulturgunearen 2 urteko ibilbidearen laburpena erakusketa bihurtuta

2013/07/29
2013ko uztailaren 22an kulturgune osatua zabaldu zela 2 urte bete ziren. Ordutik, gaur arte, Azpeitiko Kultur Mahaiak kudeatuta, denetariko ekitaldi asko egin dira (datu batzuk dituzue grafikoan eta albistean) eta horiek iragartzeko erabili ditugun kartelekin osatu dugu erakusketa, atzera begiratu bat eskaintzen duena.

Bi urte hauetako datu orokorrak (2011ko uztailaren 22tik 2013ko maiatzaren 31a artekoak)

Ekitaldiak: 210.
 - %70 herriko talde, eragile, norbanakoek eginak.
 - %30 herrikoak ez direnek eginak. 
 - Musika ekitaldiak, 59 (Dj saioak, talde edo bakarlarien kontzertuak, abesbatzak, Azpeitiko Musika Bandaren kontzertuak, musika eskolenak...).
- Antzerkiak, 17.
- Dantzak, 11.
- Erakusketak, 18.
- Ume ikuskizunak, 14.
- Ikus-entzunekoak, 18.
- Bestelako ekitaldiak, 73 (mahai-inguruak, hitzaldiak, aurkezpenak....)

Euskaraz: %95.
 - Egin diren ekitaldi gehienak euskarazkoak izan dira.

2013ko datuak; maiatzaren 31a arte

Ekitaldiak: 67.
Publikoa: 12.298 ikus-entzule (iaz garai berean baino %34 gehiago).
Bataz beste ekitaldiko: 184 lagun.
 

Erantzuna gehitu