Gaur, Sanagustin kulturgunean grabatutako saloiko dantzak telebistaz botako dute
2013/07/29
Iluntzean, ETB1 katean, Euskal Herriko 7 dantza eskoletako ikasleek egin eta telebistarako grabatu zuten saloiko dantzen erakustaldia botako dute. Sanagustin kulturgunean grabatu zuten, argazkian ikusten den bezala, ekainaren 2an. Dantza ezberdinak ikusiko ditugu, salsa, pasodoblea eta tangoa, besteak beste. 22:25ean hasiko da.
