Abuztua girotzeko hiru kontzertu antolatu ditugu
2013/08/02

Soul, jazz, blues eta funk estiloko musika eskaintzen dituzten hiru talde izango ditugu hil honetako zapatuetan. Abuztuaren 17an, New Orleans Soinua eta honen jazza; abuztuaren 24ean, blues eta funky estiloa lantzen duen Paul San Martin trio; eta abuztuaren 31n, The Soulbros taldearen soul eta jazza. Kontzertuak 23:00etan izango dira eta, eguraldiak laguntzen badu, plazan. Bestela, kulturgune barruan izango dira.
NEW ORLEANS SOINUA
Estiloa: Jazza (Nueva Orleans-ekoa, ukitu moderno eta grooviagoarekin). Bogaloo, Second Line, Mardi Gras Mambo, Swing.
Musikariak: Javi Perez(tronpeta), David Ruiz (kontrabaxua) eta Carlos Sagi (bateria).
PAUL SAN MARTIN TRIO
Estiloa: Blues, funk, swing, booguie eta soul.
Musikariak: Paul San Martin (pianoa), Fernando Neira (baxua) eta Carlos Sagi (bateria).
THE SOULBROS
Estiloa: SoulJazz
Musikariak: Jose Gallardo (saxoa), Javi Perez (tronpeta), Satxa Soriazu (pianoa), Aritz Luzuriaga (Kontrabaxua) eta Carlos Sagi (bateria).