Paul San Martin Trioren kontzertua izango dugu zapatuan
2013/08/20
Aurreko larunbatean eman genion hasiera abuzturako antolatu ditugun soul eta jazz estiloetako zuzeneko kontzertuei. Oraingo honetan, pianoa oinarri izango duen hirukotea izango dugu, 23:00etan, Plaza Nagusian (euririk bada, kulturgunean)
Aurreko larunbatean New Orleans Soinua hirukotea izan genuen kontzertua eskaintzen eta abuztuko zuzeneko musika ekimenari hasiera ematen. Javi Perez (tronpeta), David Ruiz (kontrabaxua) eta Carlos Sagik (bateria), jazz, bogaloo, swing eta bestelako musika barietateekin gozarazi gintuzten.
Aste honetan, jarraipena Paul San Martin pianojole donostiarraren inguruan osatutako beste hirukote batek emango dio. Blues, funk, swing, booguie eta soul estiloko kantuak jotzen dituzte. Fernando Neira baxuan eta Carlos Sagi baterian izango ditu kide San Martinek (bideokoak beste batzuk dira). 23:00etan hasiko da eta hasiera batean Plaza Nagusian izango da, euririk ezean. Bestela, kulturgune barruan.