Aste honetan, The SoulBros taldearen SoulJazz-a zapatuan
2013/08/26

Abuztuko soul, blues eta jazz musika estilotako kontzertuen azkena izango da. Saxo, piano, bateria, tronpeta eta kontrabaxuz osatutako boskoteak osatzen du The SoulBros taldea. Igaro den zapatuan, Paul San Martin Trioren blues errepertorio ederra izan genuen entzungai (argazkian). Plazan aurreikusten bazen ere, azkenean kulturgune barruan jo zuten, euri arriskuagatik.
Kontzertua: The SoulBros.
Estiloa: SoulJazz
Musikariak: Jose Gallardo (saxoa), Javi Perez (tronpeta), Satxa Soriazu (pianoa), Aritz Luzuriaga (Kontrabaxua) eta Carlos Sagi (bateria).
Eguna: Abuztuak 31, zapatua.
Ordua: 23:00.
Lekua: Plazan, (euriarekin, kulturgune barruan).
Sarrera: Doan.