1953 eta 1983an Azpeitian izandako uholdeen irudiak botako ditugu ostiral honetan

30 urte pasatu ziren batetik bestera, aurreneko uholdetik bigarrengora, 1953tik 1983ra. Eta azken horretatik beste 30 urtetara (abuztuaren 26an bete ziren, hain justu), uholdeen inguruko erreportajeak irakurri eta ikusten ari gara nonahi. Azpeitian, beste hainbat lekutan ere bai, gogotik egin zuen euria eta ibaiek gainezka egin zuten, eragin latzak utzita. Uztarriak egin zuen 83koaren inguruan erreportaje eder hau.
Herritarrei esker, gertaera horien irudi batzuk badira eta ikaragarrizko balio sentimentala gordetzen dute bere baitan Azpeitiarentzat. Gaur, irailaren 6an, ikusteko aukera izango dugu. Argazki gutxi batzuk ditugu 1953koak, eta Zine Klubak egin eta orain arte inon bota ez den15 bat minutuko bideoa 83ko irudiekin. Guztira, 20 bat minututako proiekzio emanaldia osatu dugu eta 19:00etan botako dugu.